Basilika, Author at Arrosa

Basilika, Author at Arrosa@probarrosa

0 followers
Follow

2024 episodes (10)

Klub Kutun #08 | Garrasika

Klub Kutun #08 | Garrasika

saioan musikan garrasia baliabide gisa nola erabiltzen den entzungo dugu, eta adieraz ditzakeen sentipen ezberdinak aztertuko ditugu, haserraldia, tristura, baina baita alaitasuna ere, gaztetasuna, freskura. Punk eta rockaren bide anitzetan murgilduko gara, batez ere, baina ez ikaratu, eremu horiek beste begirada batetik agertarazten saiatu gara-eta. Gozatu garrasi egiten, kutunok. – TRACKLIST-A 1-Blah Blah Blah – Girlpool 2- En Forma – Hinds 3-Etsaiak agurtzen – Tatxers 4- Hire Bideak -Itoiz 5- U Should Not be Doing that – Amyl and The Sniffer 6- Violence Grows – Fatal Microbes 7- Turn Me on Turn Me Off – Honey Bane 8- Nothing Special – Big in Japan 9- Ya no me importa – Melenas 10- Palestine – Molly Nilsson 11- Quarrel – Bar Italia, Brynje 12- No One’s there – Anika 13- La fuerza – Kokoshca

Koro #10 |Fakultateko taldeak: 90ko hamarkada

Koro #10 |Fakultateko taldeak: 90ko hamarkada

Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz egingo dugu egiten zuten musikari buruz.

Kairos #01 | Kultura eta estetika fosilaz, Jaime Vindelekin

Kairos #01 | Kultura eta estetika fosilaz, Jaime Vindelekin

#Kairos saioa estreinatuko du bihar Jon Urzelaik, krisi ekosoziala ardatz hartuta. Eta lehen saioan, Jaime Vindel elkarrizketatu du. Erregai fosilen aroak baditu bere iruditeriak, kosmobisioak, gure egin ditugun desirak. Zer egin haiekin trantsizio ekosozialaren garaiotan? Energia iturriak aldatzeaz harago, auziari bestelako begirada bat eskaintzen dio Vindelek, kulturari eta estetikari erreparatuz. Bibliografia – Latour, B eta Schultz, N (2023). Manifiesto Político Ecológico (Siglo XXI Editores) – Vindel, Jaime (2020) Estética Fósil (Arcadia Macba) – Vindel, Jaime (2023) Cultura Fósil (Akal) – Vindel, J; Rendueles, C; Santiago, E (2022) Colapsismo. La cancelación (ecologista) del futuro (Corriente Cálida #1) Musika Oki Moki – Space Demo (2023)

Formaedukia #02 | Afektuak

Formaedukia #02 | Afektuak

forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia. kirrinka egiten digutenez. gaurkoan: Afektuak. Maggie Nelson, Roland Barthes, Sara Ahmed, Remedios Zafra, Ann Chetkovich, Mari Luz Esteban, Alicia Valdes, Amador Fernández-Savater, Laura Muelas, Eva Illouz, Baruch Spinoza, Gilles Deleuze, Falix Guattari, Antonio Negri, Brian Massumi, Franco “Bifo” Berardi, Susan Buck-Morss.

Klub Kutun #07 | Lasai eta dantzan

Klub Kutun #07 | Lasai eta dantzan

Gaurko saioa erritmo lasaien eta dantzagarrien artean igaro du Ana Arsuagak. Italia, Espainia, Euskal Herria, Colorado… beti bezala, herrialde askotan eginiko musikaz blai bukatuko dugu. Batzuetan trantze doinuetan murgildurik, besteetan pasioen energia indartsuetan, eta azkenik, dantza baketsuagoetan, zeruan izarrak ere bisitatuz. Gozatu kutunok! ⛪️ Tracklist 1-Starcloud – Anna Caragnano, Donato Dozzy 2- Passage Through The Spheres – Kali Malone, Etienne Ferchaud 3- Aurora – Soleá Morente 4- Sonar por Bulerías – Yerai Cortés 5- La flor de Jericó – Israél Fernández, Nusar 3000 6-Mota – nusar3000 7- Paktua – J Martina 8- Diva Virtual – Iuky 9- Cmon – Fred again.., Brian Eno 10- Spinning Away – Brian Eno, John Cale 11-L’anamour – Serge Gainsbourg 12- Soleil – Françoise Hardy 13- Diagonals – Stereolab

Formaedukia #01 | Autorearen heriotza

Formaedukia #01 | Autorearen heriotza

Basilikako literatur saio berria, Danele Sarriugarteren eta Ibai Atutxaren eskutik. Forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke — elena olaveren pentsamendu irregularra poemak dioen bezala— «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia . kirrinka egiten digutenez. gaurkoan: autorearen heriotza. cristina rivera garza, gayatri spivak, michel foucault, roland barthes. (saioa grabatu eta gutxira deskubritu dugun eta guztiz gomendagarria iruditzen zaigun beste erreferentzia bat, valeria mataren plagie copie manipule robe reescriba este libro).

Mamuta #03 | Hiper Iparralde

Mamuta #03 | Hiper Iparralde

Aurreko saioan Oiartzunen bipolaritatea aztertu ondoren, Euskal Herriko Hegoaldea eta Iparraldea parez pare jarri dituzte oraingoan @andergortazar eta @jonanderagirre-k, bien arteko alde nabaria aztertzeko. Iparraldean aldaketak sumatzen hasi garen honetan, Euskal Hirigune Elkargoko Amaia Artaetxebarria gonbidatu dugu ZAN legea eta iparraldeko hiritartze ereduaz hitz egiteko. Konfluentzia baterantz ote goaz? Bibliografia Bidegain, Eneko. Bichta éder. Elkar, 2023. https://x.com/HaritikHirira/status/1544373187240148996 https://www.ecologie.gouv.fr/presse/communique-presse-zero-art ificialisation-nette-publication-decrets-dapplication Filmografia Man Ray. Emak Bakia (Cinépoème) (Fichez-moi la paix). 1926. Proiektuak Plan Comun. Maison Commune, Pantin, Frantzia. http://www.plancomun.com/projects#/new-page-67/ Collectif Encore. Hourré, Manifeste pour une maison vivante. Bastidaxarre, Zuberoa. https://www.collectifencore.com/hourre Musika Ruper Ordorika/Joseba Sarrionandia, Martin Larralde. Lumi, Izerditan. Lumi, Oroimenak. IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.

Aotearoa #09 | Sylvia Plath

Aotearoa #09 | Sylvia Plath

ylvia Plathek bizitza eta obra laburregiak izan zituen, baina utzi zizkigun lanak urrez markatzeko horietakoak izan ziren. Poesia konfesionalaren korrontean kokatu izan da, baina idazle handi guztien antzera, etiketez harago joateko gaitasuna izan zuen. Euskaraz bere bi lan funtsezko ditugu berriki itzuliak, Ariel eta beste poema batzuk (Iñigo Astiz) eta Beirazko kanpaia (Garazi Arrula), eta lan horietatik abiatuta Plathen obra eta haren testuinguru literarioa aztertu ditugu saio berri honetan. Astiz eta Arrularen iritziak jasotzeaz gainera, Asier Urkizaren kolaborazioa ere izango dugu, zeina hemendik aurrera saio guztietan atal berezia izango baitu. Bibliografia Sylvia Plath, Ariel eta beste poema batzuk (itzul. Iñigo Astiz). Sylvia Plath, Beirazko kanpaia (itzul. Garazi Arrula). Donald Allen (ed), The New American Poetry. Musika Ibil Bedi: Lokatzarena. Ibil Bedi: Zitekeenarena. Ibil Bedi: Xirarena. Ella Fitzgerald: It’s Only a Paper Moon. Ibon RG eta Verde Prato: Judizio Jenerala Kolaboratzaileak Iñigo Astiz, Asier Urkiza eta Garazi Arrula.

Koro #09 | Fakultatateko taldeak: 80ko hamarkada

Koro #09 | Fakultatateko taldeak: 80ko hamarkada

Datorren lau saioetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako musika taldeak izango ditugu protagonista. Nahiko fenomeno interesgarria dela uste dugu, eta lehen saio honetan 80ko hamarkadan zentratuko gara. Hamarkada horretan talde gutxi zeuden, aldaketa sakonak gertatu ziren gizartean, eta baita Arte Ederretako falkultatean ere.

Klub Kutun #06 | Ekaitza eta loreak

Klub Kutun #06 | Ekaitza eta loreak

Saio hau udaberri bipolar honen froga izango da. Folk baladak, punk garrasiak, sintetizadore goxoak, udaberriko haize asaldagarri, lore koloretsu eta zeru euritsuen isladak ordezkatzen. Gehienak abesti berriak, baina beti bezala, altxor vintage batzuk tartekatuz. Tracklist 1- Ora Cogan – Cowgirl 2- Yo la Tengo – Shadows 3- Ruper Ordorika – Zaldiak negarrez 4- J Martina – Gure Orbainak 5- Judeline – Mangata 6- Juicy BAE, Yesan -Malas Lenguas 7- Amore – Querió 8-  Jimena Amarillo – Ni se nota 9- Pelada – Ten Cuidado 10- Finale – Depresión 11- Aerolíneas federales – Soy una punk 12- The B 52s – Dance This Mess Around 13- Shopping Cart – Parellel Dance Ensemble 14- Il Quadro di Troisi – Raggio verde 15- Anna vs June – Icarus